XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bakarrik geratu zen eta nagusitan suge ikaragarria bilakatu zen.

Halere, noizean behin, ama bisitatzen jarraitu zuen.

Bizimodu bikoitza zeukan: iluntzen zuenean, Norato, bere narrasti-larrua ibai ondoan utzita, herrisketako jaietara joaten zen.

Bertan lagunak egiten zituen eta neskekin ibiltzen zen.

Egunsentia heltzeko zenean, ostera, Norato bere larruan berriz sartu, suge bihurtu eta uren hondoan desagertzen zen.

Inork ez zuen inoiz ikusi Norato gizona egunargiz.

Denboraren poderioz lagun asko egin zituen eskualde osoan, eta denek zeukaten bere izaera bikoitzaren berri.

Jakinekoa zen, halaber, sorginketa desegiteko zer egin behar zen: norbaitek, nazka eta beldurra uxatuz, emakume baten esne-tanta batzuk munstroaren ahoan isuri, eta horren ondoren, aizto berri batez, buruan odola ateratzeko moduko zauri bat egin.

Amaren etxean lo egiten zuenean, Noratok beti erregutzen zion goizean ibai bazterrera joan eta berak emandako aiztoaz sorginketa desegiteko egin beharrekoak egin zitzan.

Nahikoa izango zen madarikazio hartatik betiko askatzeko.

Indiar zaharra behin baino gehiagotan saiatu zen semearen eskaria betetzen, baina ibai bazterrera heltzean ezin izan zuen inoiz jasan suge eskergak eragiten zion izua, eta beti arrapaladan itzuli zen etxera, beldurrez ikaran.

Noratok estimatzen zituen beste pertsonei ere eskari bera egin zien.

Denek lagundu nahi zioten, baina ez zen inor ere ausartzen munstroari aurre egiten.

Urteak joan urteak etorri, emakume zaharra hil egin zen, eta Noratoren lagunak desagertuz joan ziren.

Berak, ostera, bere bizitzako patuaz jarraitu zuen.